fbpx
 

home staging

Gutxiago, gehiago da!

Home Staging marketin-teknika bat da, AEBetan eta Kanadan duela 30 urte baino lehenagotik erabiltzen dena. Higiezina prestatu eta egokitzean datza, erosle gehienen gustukoa izan dadin, merkatuko gainerakoen artean erostea erraztuz. Frogatuta dago bezero batek begiratuaren lehen minutuetan erabakitzen duela. Horretarako, honako hau egin behar dugu:

 

  • Irudi ona ematea eta etxebizitza film batekoa balitz bezala eszenaratzea; hau da, lehiakideen artean nabarmentzea.
  • Dekorazioa despertsonalizatu, giro atseginak, lasaigarriak eta erakargarria sortuz neutralizatu, eta erosketa-erabakia eragin. Home Staging-en zenbait gomendio aldaketa txikiak dira, baina erabakigarriak.

 

Monpas Home-en, Donostian, Home Staging-en adituak gara, 300 etxe baino gehiagok bermatzen gaituzte. Gure bezero saltzaileen beharrei erantzuna ematen dien Home Staging eta argazkigintzako sail espezifikoa dugu. Zure etxea ahalik eta denbora laburrenean eta preziorik onenean saltzen edo alokatzen lagunduko dizugu. Inbertsio gutxirekin zure etxebizitza berehala alokatu edo salduko da. Ez zalantzarik izan zerbitzu honi buruz galdetzeko, eta izan konfiantza higiezinen marketin teknika berritzaile honetan, Donostian.

 

Gutxiago, gehiago da!

LEHEN

ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

HOME STAGING, 7 SEKRETUAK

Zure etxebizitzaren alderdi sendoak nabarmendu, ahulguneak murriztu eta ahalik eta erosle potentzial gehien erakartzea lortu, Home Staging-en oinarrizko aholku hauekin.

 

 

1. Ordenatu

 

Zure etxebizitza prestatzerakoan egin dezakezun lanik garrantzitsuena desordena desegitea da. Desordenaren arrazoi nagusietako bat da pilatutako eta erabiltzen ez diren altzari eta objektu gehiegi edukitzea, horregatik, erabiltzen ez den guztia erabat ezabatu. Gorde kaxetan liburu, aldizkari, argazki, oroitzapen, jostailu eta bestelako objektuak.

 

 

2. Konpondu eta txukundu

 

Arreta berezia jarri behar zaie zintzilik dituzun konponketa txikiei, denbora faltagatik egin gabe dituzunak. Eman ezazu paseo bat etxean zehar, eta osatu zerrenda bat konpontzeke dauden xehetasun txikiekin: mugitzen den baldosa, oker dagoen entxufea, zurezko zoruko orbana, altxatako pintura. Gauza txiki horiek guztiak konpontzeak salmentan lagunduko dizute. Etxe batek hondatutako itxura erakusten duenean, erosleek utzikeria mezu bat jaso dezakete, eta zalantzak eragin diezazkieke beste arazo batzuk egon daitezkeelakoan.

 

 

3. Garbitu

 

Garbiketa, jabetza bat saltzeko orduan egin dezakegun inbertsiorik errentagarriena da. Ez dago aitzakiarik etxean hautsa, kristal zikinak, koipea edota zikinkeria edukitzeko, saldu nahi denean. Garbiketa profesionaleko enpresa bati laguntza eskatzea komeni da, espezialistak direlako eta horretarako tresna egokiak dituztelako. Sukaldean eta bainugeletan, komeni da azulejoen junturetan produktu zuritzailea aplikatzea eta, ondoren, higiene-ontziak produktu espezifiko batekin garbitzea, dena distiratsu egon dadin. Higiene-ontzia oso hondatua baduzu, oso prezio merkean berri batengatik aldatu dezakezu.

 

 

4. Pintatu

 

Zure etxeak kolore bat baino gehiago baldin baditu horman, pintatu etxebizitza osoa kolore berez (zuria, grisa edo harea leuna tonua), horrela espazioak bateratuko dituzu eta etxeak handiagoa denaren itsura hartu dezan lortu. Apaindutako papera erabil dezakezu, hormaren bat nabarmentzeko eta espazio jakin batean giro atseginagoa sortzeko (logela bateko burua, jangelako gunea, hall-a, etab.).

 

5. Organizatu

 

Hartu neurriak. Garbitu, objektuak eta altzariak erretiratu, konpondu eta pintatu ondoren, altzariei etekina ateratzeko unea da, edo dekorazio-elementu berriak sartzekoa. Berrantolatu espazioa giro funtzionalak sortuz, altzari gutxi erabiliz baina estrategikoki kokatuz. Geletako pasabideak libre utzi, oztopatu dezaketen objektuak baztertuz.

 

 

6. Giroa sortu

 

Etxebizitza batean giro lasaia sortzea da gure misio nagusia aurreko pausoen ondoren. Hautaketan arreta berezia jartzen duten Gehitu argia eman dezaketen osagarri eta xehetasunak arreta berezia ipiniz hautaketan eta tonuetan. Aukeratu kolore leunak, erosle potentzialak etxebizitza bisitatzera gonbidatzen dituztenak. Lurrindu etxebizitza aire-freskagarri neutroa erabiliz.

 

Gogoan izan eszenan jarritako etxebizitzak gehiago bisitatzen direla eta azkarrago eta prezio hobean saltzen direla. Beraz, lore naturalak, margolanak, errezelak, ohazalak, edota kuxinak bezalako elementu apaingarrietan inbertsio txiki bat egitea, oso apustu segurua da giro erosoak sortzeko eta erosketa sustatzeko.

 

Etxebizitza batean Home Staging egiteko orduan funtsezko alderdia argiztapena da, askotan oker argiztatuta egoten baitira. Argi naturalaren sarrera erraztu behar da, lanparen potentzia elektrikoa handitzeaz gain, argiztapen egokia daukazula ziurtatuz. Gune berezietarako aplikeen erabilera ere lagungarria izan daiteke.

 

 

7. Kamera eta ekin

 

Gure etxea egoera perfektuan eta baldintza onenetan dugu gure erosleei erakusteko, ederra eta xarmanta. Etxebizitzaren eszenaratzea egin dugu, film batekoa balitz bezala, eta orain merkaturatu eta erosleei erakutsi behar diegu. Gogoratu zure etxea “salgai dagoen produktu bat” izango dela aurrerantzean, eta denbora laburrean eta prezio onenean saldu behar duzula. Argazki onak egiteko unea da, kamera egoki batekin eta erreportaje profesional batekin zure etxea are erakargarriagoa izan dadin lortuko duzu, baita merkatuko gainerakoen artean ere. Argazkilari profesional bat pertsona egokia da etxebizitza bati buruzko erreportaje ona egiteko.

“Zure etxearen aurkezpena da zure salmenta tresnarik onena, guztia 30 segundotan jartzen duzu jokoan…”

 

Cristina Repáraz, Home Stager.